Ongi etorri - Bienvenidos - Welcome

Ongi etorri gure blog- berrira. Oraindik ari gara ikasten eta frogak egiten. Hurrengo ikasturtean gehiago erabiltzen saiatuko gara.



4 de junio de 2010

IDAZLEAK IKASTETXETAN









Maiatzaren 25ean, 3. eta 4. mailakoak “Euskaldun bat Marten” irakurritako liburuaren idazlearekin, Iñaki Zubeldia, egon gara. Hainbat gauza kontatu digu liburu honi buruz eta zergatik den idazlea. Liburu hau 1969. urtean idatzi zuen eta lehenengo argitalpena ikusteko aukera izan dugu. Zoragarria benetan!
Gero, Arrikrutz izeneko kobazuloari buruzko lagunekin bizi izandako esperientzia izugarria, eta nola aurkitu zuten Leize Lehoi baten eskeleto osoa, kontatu digu. Animalia honen izena Panthera Leo Spelaea da, eta gaztelaniaz, León Cavernario. Hau da ziurrenik,inoiz izan den felinorik handiena eta Espainian aurkitutako lehena eta bakarra.
Primeran pasatu dugu; oso kontalari ona iruditu zaigu eta liburuak sinatu dizkigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario